miércoles, 5 de septiembre de 2012

Presentación

 

AURKEZPENA.

Irakurle maitea:
Nire bizitzan zehar egindako lanak zure eskura jartzeko sortu dut blog hau; hain zuzen, horixe izan da betidanik nire idatzien asmoa: jorratu eta landu ditudan kulturaren arlo txiki horiek, bereziki Tolosako historia eta oro har Euskal Herrikoa, ahanzturan ez geratzea. Izan ere, idazten ez dena ahaztu egiten da.
Denetarik aurkituko duzu blogean: gai zehatzei buruzko monografia txikiak, Tolosari buruzko Oinarrizko Entziklopedia Orokorra; ikerlanak eta bilduma-lanak, eleberri historikoak… Lan horiek irakurtzen goza dezazun eta gure kulturari eta historiari buruzko datu objektiboak izan ditzazun, horretarako idatzi ditut. Zuk zeuk epaitu, lortu dudan ala ez.

Agur bero bat. Mikel Gotzon Telleria Tapia.


Estimado lector:
He creado este blog para que puedas acceder a todos los trabajos que he ido desarrollando durante mi vida y que los he escrito precisamente para que las pequeñas parcelas de la cultura que trabajo, de Tolosa en particular y de Euskal Herria en general, no caigan en el olvido. Ya que lo que no se escribe se olvida.
En él encontrarás desde pequeñas monografías sobre temas puntuales hasta la Enciclopedia General Básica de Tolosa. Desde trabajos de investigación y recopilación hasta novelas históricas. Todo ello lo he escrito para que disfrutes de su lectura y para que tengas datos objetivos de nuestra cultura e historia. Si lo he conseguido o no, tú lo juzgarás.

Un saludo. Mikel Gotzon Telleria Tapia.

Obra


 
SARREREI BURUZKO AZALPENAK.

Ondoren, orain arte argitaratutako lan guztien azalak ageri dira. Eta haien ondoan, lan bakoitzaren edukiari buruzko azalpen laburra. Azalpen bakoitzaren azpialdean dagoen botoiari sakatuta (Liburua irakurri), obraren eduki osoa eskura daiteke. Kasuren batean, hala nola Entziklopedian, lana hainbat ataletan banaturik dago, eta, horrenbestez, hainbat botoi sakatuta sartzen da atal bakoitzera.

FORMA DE ACCESO.

A continuación se presentan las portadas de todos los trabajos editados hasta la fecha. Junto a ellas, una descripción breve de su contenido. Pulsando en el icono de cada descripción, se accede al contenido completo de la obra. En algún caso, como en la Enciclopedia, la obra está dividida en varias partes, por lo que se accede desde botones diferentes.

1 Historia básica de Tolosa.




Historia básica de Tolosa. Un relato básico de los sucesos ocurridos en nuestro pueblo a través de los tiempos. 
Su evolución urbanística, lo hechos históricos, personajes etc.





_

2 Genealogía de Telleria-Arrue. 1996


 Genealogía de la familia Telleria-Arrue. (Telleria-Arrue familiaren genealogia). 1996. Lander, Lierni eta Ainhoa nire seme-alaben aurreneko 8 abizenen genealogia. Lana egiteko, abizen hauen aitaren aldeko zuhaitz-adarrak aztertu ziren: Telleria, Arrue, Tapia, Imaz, Bazterrika, Orkaitegi, Álvarez eta Garziarena.
Genealogía de los apellidos Telleria, Arrue, Tapia, Imaz, Baztarrika, Orkaiztegi, Álvarez y Garziarena.


3 Illunabarra. 1996

 Illunabarra. 1996. Abeslari Lagunak koroak 25 urteko ibilbidean interpretatu zituen obra askoren bilduma apaingarria eta sinbolikoa. Tolosako Leidor eta Baionako Pottorroak otxoteen errautsetatik nola sortu zen ere azaltzen da.
Partituras del repertorio cantado por Abeslari Lagunak durante sus 25 años de existencia.






4 La venganza de los Jaso. 1999

 La venganza de los Jaso (Jasotarren mendekua). 1999. Eleberria. XVII. mendearen azken aldera, justiziatik ihesi, kortsarioen itsasontzi batean menturatuko dira bi gazte euskaldun, Karibe itsasorantz. Espainiaren mendeko hainbat itsasontzi eta hiri arpilatuko dituzte kortsarioek. Alabaina, gazteetako baten buruan aspaldiko asmoa joango da gorpuzten: aberrira itzultzea eta hainbat urte lehenago Nafarroako bere lurra inbaditu zuten haien aurka mendekua hartzea.
 Novela histórica que narra las andanzas del último de los Jaso y su venganza para quienes invadieron su patria navarra.


5 El tesoro de los Agotes. 2003


El tesoro de los Agotes (Agoteen altxorra). 2003. Eleberria. XXI. mendearen hasieran gauden honetan, Agoteen historia guztiz argitu gabeko misterioa da oraindik. Kondaira eta istorio harrigarrien behe-laino trinkoan saretzen eta gordetzen da haien jatorria, auskalo noizko denboretan galdua. Gerta zitekeen istorio baten ezpalez osaturik dago eleberri hau.  Naturak merezi duenari eskaintzen dion altxorrik handienetako bat, bizirik irautea, gaurdaino gorde duen herri baten istorioa hezurmamitzen da, hain zuzen, liburuan.