miércoles, 5 de septiembre de 2012

Presentación

 

AURKEZPENA.

Irakurle maitea:
Nire bizitzan zehar egindako lanak zure eskura jartzeko sortu dut blog hau; hain zuzen, horixe izan da betidanik nire idatzien asmoa: jorratu eta landu ditudan kulturaren arlo txiki horiek, bereziki Tolosako historia eta oro har Euskal Herrikoa, ahanzturan ez geratzea. Izan ere, idazten ez dena ahaztu egiten da.
Denetarik aurkituko duzu blogean: gai zehatzei buruzko monografia txikiak, Tolosari buruzko Oinarrizko Entziklopedia Orokorra; ikerlanak eta bilduma-lanak, eleberri historikoak… Lan horiek irakurtzen goza dezazun eta gure kulturari eta historiari buruzko datu objektiboak izan ditzazun, horretarako idatzi ditut. Zuk zeuk epaitu, lortu dudan ala ez.

Agur bero bat. Mikel Gotzon Telleria Tapia.


Estimado lector:
He creado este blog para que puedas acceder a todos los trabajos que he ido desarrollando durante mi vida y que los he escrito precisamente para que las pequeñas parcelas de la cultura que trabajo, de Tolosa en particular y de Euskal Herria en general, no caigan en el olvido. Ya que lo que no se escribe se olvida.
En él encontrarás desde pequeñas monografías sobre temas puntuales hasta la Enciclopedia General Básica de Tolosa. Desde trabajos de investigación y recopilación hasta novelas históricas. Todo ello lo he escrito para que disfrutes de su lectura y para que tengas datos objetivos de nuestra cultura e historia. Si lo he conseguido o no, tú lo juzgarás.

Un saludo. Mikel Gotzon Telleria Tapia.

Obra


 
SARREREI BURUZKO AZALPENAK.

Ondoren, orain arte argitaratutako lan guztien azalak ageri dira. Eta haien ondoan, lan bakoitzaren edukiari buruzko azalpen laburra. Azalpen bakoitzaren azpialdean dagoen botoiari sakatuta (Liburua irakurri), obraren eduki osoa eskura daiteke. Kasuren batean, hala nola Entziklopedian, lana hainbat ataletan banaturik dago, eta, horrenbestez, hainbat botoi sakatuta sartzen da atal bakoitzera.

FORMA DE ACCESO.

A continuación se presentan las portadas de todos los trabajos editados hasta la fecha. Junto a ellas, una descripción breve de su contenido. Pulsando en el icono de cada descripción, se accede al contenido completo de la obra. En algún caso, como en la Enciclopedia, la obra está dividida en varias partes, por lo que se accede desde botones diferentes.

1 Historia básica de Tolosa.




Historia básica de Tolosa. Un relato básico de los sucesos ocurridos en nuestro pueblo a través de los tiempos. 
Su evolución urbanística, lo hechos históricos, personajes etc.





_

2 Genealogía de Telleria-Arrue. 1996


 Genealogía de la familia Telleria-Arrue. (Telleria-Arrue familiaren genealogia). 1996. Lander, Lierni eta Ainhoa nire seme-alaben aurreneko 8 abizenen genealogia. Lana egiteko, abizen hauen aitaren aldeko zuhaitz-adarrak aztertu ziren: Telleria, Arrue, Tapia, Imaz, Bazterrika, Orkaitegi, Álvarez eta Garziarena.
Genealogía de los apellidos Telleria, Arrue, Tapia, Imaz, Baztarrika, Orkaiztegi, Álvarez y Garziarena.


3 Illunabarra. 1996

 Illunabarra. 1996. Abeslari Lagunak koroak 25 urteko ibilbidean interpretatu zituen obra askoren bilduma apaingarria eta sinbolikoa. Tolosako Leidor eta Baionako Pottorroak otxoteen errautsetatik nola sortu zen ere azaltzen da.
Partituras del repertorio cantado por Abeslari Lagunak durante sus 25 años de existencia.






4 La venganza de los Jaso. 1999

 La venganza de los Jaso (Jasotarren mendekua). 1999. Eleberria. XVII. mendearen azken aldera, justiziatik ihesi, kortsarioen itsasontzi batean menturatuko dira bi gazte euskaldun, Karibe itsasorantz. Espainiaren mendeko hainbat itsasontzi eta hiri arpilatuko dituzte kortsarioek. Alabaina, gazteetako baten buruan aspaldiko asmoa joango da gorpuzten: aberrira itzultzea eta hainbat urte lehenago Nafarroako bere lurra inbaditu zuten haien aurka mendekua hartzea.
 Novela histórica que narra las andanzas del último de los Jaso y su venganza para quienes invadieron su patria navarra.


5 El tesoro de los Agotes. 2003


El tesoro de los Agotes (Agoteen altxorra). 2003. Eleberria. XXI. mendearen hasieran gauden honetan, Agoteen historia guztiz argitu gabeko misterioa da oraindik. Kondaira eta istorio harrigarrien behe-laino trinkoan saretzen eta gordetzen da haien jatorria, auskalo noizko denboretan galdua. Gerta zitekeen istorio baten ezpalez osaturik dago eleberri hau.  Naturak merezi duenari eskaintzen dion altxorrik handienetako bat, bizirik irautea, gaurdaino gorde duen herri baten istorioa hezurmamitzen da, hain zuzen, liburuan.



6. Euskal Herriko karramarroak. 2003


 Euskal Herriko karramarroak. 2003. Gure herrian bizi diren ibai eta itsasertzeko karramarroen argazki-gida. Euskal Herriko uretan bizi diren 50 bat dekapodo espezieen xehetasunak jasotzen dira bertan.
Guía fotográfica de los cangrejos de mar y ríos de Euskal Herria.


7 Tolosako idazleak. 2004


 Tolosako idazleak. 2004. Gure herri edo hiribilduaren sorreraren 750 urteurreneko ospakizunen harira argitaratutako saioa. Tolosan jaio eta beren denboran obra idatzien testigantza utzi zuten idazle eta egileen biografia txikiek osatzen dute lana. Baita, Tolosan jaio ez arren, beren literatura lan gehiena bertan egin zuten zenbait idazlerena ere.
Recopilación bibiográfica de los escritores de Tolosa a través de su historia.


8 Las cadenas de oro. 2006


 Las cadenas de oro (Urrezko kateak). 2006. Eleberria. Nafarroako armarriko kateen historia biziberritzen da eleberrian, modu fantastikoan. Navas de Tolosako borrokaren inguruko gorabeherak eta Nafarroako erresumak gudaldi hartan izan zuen esku-hartzea deskribatzen dira bertan.
Novela histórica que nos relata una hipotética historia de las cadenas de Nafarroa.


9 Tolosa egin dugun Tolosarrok. 2008


 Tolosa egin dugun Tolosarrok. 2008. Gure historian arrastoa utzi duten Tolosako pertsonen ia 1.500 biografia laburren bilduma. Biografiak osatze aldera beste hainbat gai ere jorratzen dira lan honetan: Tolosako auzoak, alkateak, tradizioak, erakunde politikoak, erlijiosoak, musika elkarteak, kulturalak, hiribilduaren bilakaera, etab.
Recopilación bibiográfica, resumida de 1500 tolosanos que han dejado su huella en nuestra Villa. Anexos de instituciones, evolución, tradiciones, etc.

10 Tolosako Orfeoiaren 15 urteko kronika. 2014


 Tolosako Orfeoiaren 10 urteko kronika. 2008. Tolosako Orfeoiaren aurreneko 10 urteen inguruko kronika. Sortu aurreko garaiak, orfeoiak egindako ekitaldien erreferentzia zehatza, zuzendariak, abeslari gonbidatuak, etab. aztertzen dira argitalpenean. Aurkibidearekin batera, datuak eskuratzeko erabilitako erreferentzien zerrenda ere zehazten da.

Historia de los 10 primeros años de Tolosako Orfeoia.

11 Tolosako alkateak. 2008


 Tolosako alkateak. 2008. XIV. mendearen hasieraz geroztik Tolosaren bilakaera eta geroa gidatu duten alkateen zerrenda dokumentatua.

Relación de los alcaldes habidos en Tolosa desde 1309.


12 Cronología de sucesos tolosanos. 2008


Cronología de sucesos tolosanos (Tolosako gertakarien kronologia). 2008. Mendez mende Tolosan izan diren gertakarien zerrenda, datak zehaztuta eta ordena kronologikoan. Deskribapena, laburra eta zehatza, lagungarri da denboran eta testuinguruan kokatzeko, baita beste lan batzuetan, hala nola Entziklopedian, gertakari horiei buruzko informazio gehiago bilatu ahal izateko ere. Pedro Elosegi Irazustaren “Calendario de sucesos” (Gertakarien egutegia) lanean oinarriturik dago kronologia hau.

Cronología secuenciada en el tiempo de los principales sucesos acaecidos en Tolosa.

13 Elecciones en Tolosa. 2008


 Elecciones en Tolosa (Hauteskundeak Tolosan). 2008. 1977. urtetik hona Tolosan izan diren hauteskunde guztien zerrenda ordenatua. Lehenik eta behin zerrenda osoa zehazten da, eta, ondoren, bigarren zerrenda batean, gaika antolaturik adierazten dira hauteskunde horiek.

Relación de los resultados de todas las elecciones habidas en Tolosa desde el año 1977.



14 Tolosa gure etxea. 2010


 Tolosa gure etxea. 2010. Tolosaren historia deskribatzen da, modu atsegin eta errazean, bereziki haurrei zuzenduta. Gertaera historikoak modu samurrean eta komiki formatuan kontatzen dira, beti ere informazioaren egiazkotasuna eta zehaztasuna errespetatuta.

Historia de Tolosa, en formato comic, destinada al público infantil y juvenil.

15 Jeronimoren ondorengoak. 2010


 Jeronimoren ondorengoak. 2010. XIX. mendearen erdialdean finkatu zen Tolosan Jeronimo Telleria. Familia zabala izan zuen, eta gaur egun ere Tolosan bizi dira haren hainbat ondorengo. Haren enborretik sortutako familia eta adar ugariak zehazten dira lan honetan. Halaber, intereseko beste datu batzuk ere gehitzen dira, hala nola armarriak, ereserkia, etab.

Historia de los descendientes tolosarras de Jerónimo Telleria, primero de esta saga que se instaló en Tolosa.

16 ENCILOPEDIA DE TOLOSA 2019.






Tolosako Oinarrizko Entziklopedia Orokorra. 2011. Ohiko formatuko entziklopedia, A-tik Z-ra. 2011. urtean argitaratu zenetik, etengabe eguneratzen ari da obra. Hauxe da, hain zuzen, blog hau sortzeko arrazoi nagusietako bat. Entziklopedia modu samur eta argian dago idatzita, irakurle orok erraztasunez eskura ditzan bertan jasotako edukiak. Obraren amaieran erreferentzia dokumentalak zehazten dira.
Enciclopedia general Básica de Tolosa, actualizada cada año. 



















17 Tolosa Munduan. 2011

 
 Tolosa Munduan. 2011. Tolosaren izena munduko hainbat toki eta zoko-bazterretan dago. Batzuetan herri baten izena da, bestetan metroko linea batena, Tasmaniakoa esaterako. Horrez gain, bada Tolosa izeneko gaixotasun ezagun bat, baita asteroide bat ere.

Descripción de todos los pueblos del mundo que llevan el nombre de Tolosa. También de las enfermedades, asteroides, símbolos, etc. que se denominan así.

18 Tolosako Andre Mariak. 2011


 Tolosako Andre Mariak. 2011. Tolosan historian izan diren ama birjinak deskribatzen dira lan monografiko honetan: haien jatorria, irudiak, kopiak, etab. Nabarmenak dira haien artean Iurreko ama birjina eta Izaskungoa, hiribilduaren historian izan duten eraginagatik.

En esta obra monográfica se describen las vírgenes históricas de Tolosa, sus orígenes, imágenes, copias, etc., destacando entre ellas las vírgenes de Iurre y de Izaskun, por su incidencia en la historia de nuestra Villa.

19 Tolosako Zubiak. 2011


 Tolosako Zubiak. 2011. Oria ibaiaren ertzetan, ibaiak ibarrean egiten duen ibilbide bereziaren abaroan, sortu zen bere garaian Tolosa. Hasiera haietan bi izan ziren hiribilduaren igarobide nagusiak: Arrameleko zubia eta Nafarroakoa. Gaur egun, 37 zubik gurutzatzen dituzte Oria ibaia eta haren ibaiadarrak udalerriko lurretan. Lan honetan haietako bakoitza deskribatzen da, dauden datuetan oinarrituta.
El río Oria y su trazado por el valle dieron, en su día, lugar a la creación de Tolosa. En un principio fueron dos los pasos claves del lugar: el puente de Arramele y el de Nafarroa. Hoy, son 37 los puentes que cruzan el río o sus afluentes en el término municipal. En este trabajo se describe cada uno de ellos aportando los datos existentes.

20 Tolosako Baselizak. 2011



Tolosako Baselizak. 2011. Tolosako 10 baseliza, horietako batzuk gaur egun desagertuak, deskribatzen dira lan monografiko honetan. Gaur egun espiritualtasunaren gotorleku txiki besterik ez diren arren, antzina botere politikoari loturik ere egon ziren. 

Monografía en la que se describen 10 ermitas tolosanas, algunas de las cuales hoy desaparecidas. Aunque en la actualidad aportan solamente su espiritualidad, en tiempos lejanos estuvieron también ligadas al poder político.

21 Tolosako Armarriak-2011


 Tolosako Armarriak. 2011. Tolosako hiribilduan ez dira asko armarriak. Alabaina, irauten duten batzuk interesgarriak dira, batez ere bere garaian izan zuten esanahi eta garrantziagatik.

La Villa de Tolosa no es muy pródiga en escudos heráldicos. Sin embargo, permanecen algunos de interés, sobre todo por lo que en su día representaron.

23 Sanjuanes de Tolosa. 2012


 Tolosako Sanjoanak. 2012. Tolosako Sanjoan jaiak dira liburu honen ardatz eta mamia. Jaien historia, tradizioak, ospakizunak, dantzak eta musika aztertzen dira bertan. Dokumentua inoiz baino beharrezkoagoa da, zenbait politikariren irrazionaltasuna dela medio, Sanjoanetako tradizioak memoria historikotik ezabatu nahi diren honetan.

Libro que trata de las fiestas de San Juan de Tolosa. En él se describen su historia, tradiciones, festejos, danzas y música. Documento más necesario que nunca en un momento en el que la irracionalidad de algunos políticos pretende borrar sus tradiciones de la memoria histórica.

22 Tolosako Iñauteriak. 2012


Tolosako Iñauteriak. 2012. Tolosako Inauteriei buruz dauden datuen bilduma osoa. Aurrekariak, historia, ohiturak, doinuak eta abestiak, egitarauak, kartelak, etab.

 Compendio global de los datos que existen sobre el Carnaval de Tolosa. Antecedentes, historia, tradiciones, melodías, programas, carteles, etc.

24 Tolosako Txistulariak. 2012


 Tolosako Txistulariak. 2012. Tolosako txistularien historia. Tolosako Txistularien Udal Bandaren eta beste zenbait talderen historia jasotzen da lan honetan. Orobat, aipamen berezia egiten zaie zenbait txistulari nabarmeni.

Historia de los txistularis de Tolosa. En ella se describe la historia de la Banda de Txistularis municipal así como las de otras agupaciones. Con especial mención a algunos txistularis destacados.






25 Tolosako Udaltzaingoa. 2012




Tolosako Udaltzaingoa. 2012. Tolosako Udaltzaingoaren historia laburra, sorreratik gaurdaino.

 Breve historia de la Policía Municipal de Tolosa, desde sus orígenes conocidos, hasta nuestros días. También se incluye la historia de las cárceles tolosanas y los maceros.


26 Catálogo artístico de Tolosa

https://drive.google.com/open?id=0ByrG-ooz8cemR3dNMUx2ZVBFQkk
Catálogo artístico de Tolosa.

Recopilación detallada de casi todas las obras artísticas existentes en Tolosa, así como la descripción de todos los artistas plásticos que han nacido o han desarrollado su labor artística en Tolosa.



domingo, 2 de septiembre de 2012