miércoles, 5 de septiembre de 2012

6. Euskal Herriko karramarroak. 2003


 Euskal Herriko karramarroak. 2003. Gure herrian bizi diren ibai eta itsasertzeko karramarroen argazki-gida. Euskal Herriko uretan bizi diren 50 bat dekapodo espezieen xehetasunak jasotzen dira bertan.
Guía fotográfica de los cangrejos de mar y ríos de Euskal Herria.


7 Tolosako idazleak. 2004


 Tolosako idazleak. 2004. Gure herri edo hiribilduaren sorreraren 750 urteurreneko ospakizunen harira argitaratutako saioa. Tolosan jaio eta beren denboran obra idatzien testigantza utzi zuten idazle eta egileen biografia txikiek osatzen dute lana. Baita, Tolosan jaio ez arren, beren literatura lan gehiena bertan egin zuten zenbait idazlerena ere.
Recopilación bibiográfica de los escritores de Tolosa a través de su historia.


8 Las cadenas de oro. 2006


 Las cadenas de oro (Urrezko kateak). 2006. Eleberria. Nafarroako armarriko kateen historia biziberritzen da eleberrian, modu fantastikoan. Navas de Tolosako borrokaren inguruko gorabeherak eta Nafarroako erresumak gudaldi hartan izan zuen esku-hartzea deskribatzen dira bertan.
Novela histórica que nos relata una hipotética historia de las cadenas de Nafarroa.


9 Tolosa egin dugun Tolosarrok. 2008


 Tolosa egin dugun Tolosarrok. 2008. Gure historian arrastoa utzi duten Tolosako pertsonen ia 1.500 biografia laburren bilduma. Biografiak osatze aldera beste hainbat gai ere jorratzen dira lan honetan: Tolosako auzoak, alkateak, tradizioak, erakunde politikoak, erlijiosoak, musika elkarteak, kulturalak, hiribilduaren bilakaera, etab.
Recopilación bibiográfica, resumida de 1500 tolosanos que han dejado su huella en nuestra Villa. Anexos de instituciones, evolución, tradiciones, etc.

10 Tolosako Orfeoiaren 15 urteko kronika. 2014


 Tolosako Orfeoiaren 10 urteko kronika. 2008. Tolosako Orfeoiaren aurreneko 10 urteen inguruko kronika. Sortu aurreko garaiak, orfeoiak egindako ekitaldien erreferentzia zehatza, zuzendariak, abeslari gonbidatuak, etab. aztertzen dira argitalpenean. Aurkibidearekin batera, datuak eskuratzeko erabilitako erreferentzien zerrenda ere zehazten da.

Historia de los 10 primeros años de Tolosako Orfeoia.

11 La bruja de Otxin. 2024



La bruja de Otxin. Novela en la que se trata la historia de las persecuciones brujeriles que ocurrieron principalmente durante el siglo XVII. 




12 Cronología de sucesos tolosanos. 2008


Cronología de sucesos tolosanos (Tolosako gertakarien kronologia). 2008. Mendez mende Tolosan izan diren gertakarien zerrenda, datak zehaztuta eta ordena kronologikoan. Deskribapena, laburra eta zehatza, lagungarri da denboran eta testuinguruan kokatzeko, baita beste lan batzuetan, hala nola Entziklopedian, gertakari horiei buruzko informazio gehiago bilatu ahal izateko ere. Pedro Elosegi Irazustaren “Calendario de sucesos” (Gertakarien egutegia) lanean oinarriturik dago kronologia hau.

Cronología secuenciada en el tiempo de los principales sucesos acaecidos en Tolosa.